Iagoba Apellaniz

Fisika (2021 - 2022)

EHUko Biokimika, Bioteknologia eta Geologia graduko ikasleei emandako ikasgaia. Astean hiru orduz teoria landuz eta ariketak eginez, ikasleek fisikaren iguruan jakin beharrekoa bereganatzen dute.

Naturaren oinarrizko legeak batzen dituen zientzia da Fisika. Magnitude fisikoen arteko erlazioak ekuazio matematikoetan idazten dira, adibidez

F=ma,F=GMmr2,edoT=α(T0T),\vec{F}=m\vec{a},\quad F = G\frac{Mm}{r^2}, \quad\text{edo} \quad T'=\alpha (T_0 - T),

Newtonen 2. legea (indarraren bektorea masa eta azelerazioarekin erlazionatzen dituena), grabitazioaren legea (bi gorputz elkarrenganako duten indar grabitazionalaren magnitudea distantziaren menpe kalkulatzeko erabiltzen dena), edota Newtonen beroaren ekuazioa (gorputz batek inguruarekiko daukan tenperatura ezberdinasunean oinarrituz bere tenperatura nola aldatuko den ezaten duena), hurrenez-hurren.

Bertan irakazten dudan bitartean, gai hauek landuko dira:

  1. Kontzeptu orokorrak (2 aste)
  2. Mekanika
    1. Zinematika (4 aste)
    2. Dinamika (~ aste)

Kontzeptu orokorrak (2 aste)

Magnitude fisikoak bi motatakoak izan daitezke, eskalarrak edo bekorialak. Analisi dimentsionala erabiliz fisikaren ekuazioetara hurbilduko da. Bektorialak diren magnitudeak aztertzeko ezinbestekoa izango dira trigonometria eta bektoreen arteko oinarrizko eragiketak menperatzea.

Aldagaien (magnitudeen) arteko menpekotasuna kontutan hartuz, kalkuloaren oinarriak ezagutzea halabeharrezkoa izango da. Hau da, funtzio matematikoen erroak, deribatuak, eta integralak kalkulatzen eta erabiltzen ikasiko da.

Mekanika

Newtonen mugimenduaren legeak oinarri zendo bat jarri zuten naturaren ulermenean. Lege fisiko hauek egunerokotasunean ikusgai dauden oinarrizko fenomeno natural gehienak azaltzen dituzte.

1. legea: Edozein partikula abiadura konstantez higituko da berarengan eragiten duen indarrik ez badago.
2. legea: Objektu baten momentu linealaren aldakuntza, gorputz horretan eragiten duten indarren erresultantearen proportzionala da, eta aldakuntza horrek indar erresultantearen noranzkoa izango du.
3. legea: Indar guztiak binaka gertatzen dira, eta bi indar hauek modulu eta norabide berekoak dira, baina aurkako noranzkoa dute

Zinematika (4 aste)

Baina zer da mugimendua/higidura? Nun ikusten dugu? Noiz esaten dugu gorputz bat mugitzen ari dela? Nolakoa da mugimendu hori? Newtonek eman zituen mugimenduaren arrazoiak aztertu baino lehen, mugimenduaren deskripzio matematiko zehazta egin behar da. Gorputz baten posizioa (r\vec{r}) denborarekin (tt) nola aldatzen den aztertzeari deritzo zinematika.

Dinamika (~ aste)

Newtonen legeetan oinarrituta, sistema fisikoen mugimenduen ekuazioak lortuko dira. Sistema sinpleetatik hasiko gara lehenbizi, gerora zailtasuna pixkanaka haundituz. Metodo energetikoak erabiltzen ikasiko dugu problemen ebazpenak errazteko.